Iera Gorostiaga
VOZ-IP sistemen administratzailea
Gaur egun zein lanbide duzu, eta zenbat denbora daramazu postu horretan?
- Gaur egun, arkitektura berrietara migrazioan dagoen VOZ-IP plataformako administratzailea naiz, eta 3 urte daramat postu horretan.
Nola iritsi zien gaur egun lanean ari zaren sektore horretara? Nolako izan da zure aurreko ibilbide profesionala?
- EHUan nire karrera amaitu nuenean, Londresera joan nintzen lan bila, nire familiaren ingurutik urruntzeko asmoarekin ere. Lan bila nebilen bitartean ostalaritza sektorean aritu nintzen, baina gutxira telekomunikazio sektoreko enpresa batera bidalitako CVarengatik deitu zidaten, lanpostu hori Londresen zen, ez nuen lortu, baina Bruselasera lekualdatzea eskaini zidaten eta hau onartu nuen. […]
Zer oztopo gainditu behar izan dituzu ibilbide profesional horretan? Oztopo horietako bat emakume izateagatik izan dela uste duzu?
- Lan egin dudan enpresetan, bai atzerrian bai Euskadin, ez dut uste emakumea izateagatik oztopo berezirik gainditu behar izan dudanik. Oztopo handiena, nire alabarekin egon ahal izateko nire lanbide karrerari uko egin behar izatea izan da: hark frustrazio handia sortu zidan, nahiz eta denborarekin hura gainditzen joan. […]

