3. Ikaskuntza

Emakume gazteak 4.0 eremuko karrera zientifiko-teknikoetara/hezkuntzatara bideratzeko dinamika eta praktika desberdinak konbinatu.

Emakume gazteen artean 4.0 prestakuntza gerturatzeko, motibatzeko eta sustatzeko beharrezkoa da helburu horretara bideratutako praktika desberdinak zentroetan garatzea:

  • 4.0 enpresetara bisitak.  Euskadin ohiko praktika da, eta jarduera horien errealitatera gerturatzeko eragin handiena sortzen duena. Parte hartu duten zentroen %73ek sektore hauetako enpresetara bisitak antolatzen dituzte.
  • Emakume profesional 4.0. haien betekizunak, hezkunza- eta lanbide-ibilbideak, etab. azaltzeko 4.0arekin lotutako enpresetan lan egiten duten emakumeen bisitak. Estereotipoak apurtzean, prestakuntza-espezialitate hauek aukeratzeko motibatzean eta emakumeak izanik enpresa mota hauetan lan egin dezaketela erakustean datza.
  • Ikasle emakume ohien bisitak. STEM eremuko prestakuntza-espezialitateak aukeratu dituzten edo 4.0 enpresetan lanean ari diren ikasle emakume ohiek orientazio prozesuetan parte hartzea. Zentroen %55ean egiten den praktika da.
  • Erronketan oinarritutako metodologia kooperatiboa. ETHAZI Metodologia aplikatzeak inpaktu positiboa du; ikaskuntza-prozesua erronken bitartez garatzea ahalbidetzen du, eremu zehatz bateko lanari buruz dauden aurriritzien aldaketa eraginez.
  • Heziketa zikloen arteko loturak. Dagoeneko ezarrita dago hainbat zentrotan eta erabilgarritasun handiko emaitzak dituen praktika da. Lanbide Heziketa eta, adibidez, Bigarren Hezkuntzako zentroen arteko loturak proposatzen dira, DBHko ikasgai baten praktikak LH zentroko lantegian edo instalazioetan eginez. Batxilerreko edo beste heziketa zikloetako ikasleen bisitak egiten dira 4.0 industriarekin lotutako zikloetara. Ikasleek eskaintzak, tailerrak, lan giroa, ekipamenduak, lana… zuzenean ikusten dute.
  • Emakunde bezalako erakundeekin edo Euskal Herriko Unibertsitateak edo Deustoko unibertsitateak sustatutako programekin lankidetza. Emakume gazteak zientzia eta teknologia espezialitate eta ikasketetara gerturatzeko inpaktu eta garrantzi handiko ekimenak garatzen dituzte erakunde hauek aspalditik, gizartean dauden estereotipoak apurtuz.