Helburura

Zientzia eta teknologiarekin lotutako gaiak eskoletara hurbiltzea eta horretarako, zientzia eta teknologian diharduten ikerlari gazteak eskolara eraman nahi dira, gaztetxoek (11-13 urtekoek) mundu hau ikuspuntu hurbiletik ezagutu eta interesa eta irudimena pizteko helburuekin. Aurrera eramateko ikertzaile gazte desberdinek eskola hauetan garatuko dituzten jarduera desberdinak ezarri dira, emakume asmatzaileei buruzko erakusketa baten aurkezpenarekin.

Partaidetza

Euskal Herriko Unibertsitateko bi ikerlarik Zientziari So proiektua jarri dute martxan. Horretarako Federación Española de Ciencia y Tecnología (FECYT) eta UPV/EHUko laguntza ekonomikoa jaso dute.

Garatuko diren jarduerak:

Erakusketa ibiltaria 18 panelez osatuta dago eta asmakizunen bitartez teknologia eta zientzia arloan emakumezkoek egindako ekarpenak erakusten dira. Asmakizun hauek zientifikoki garrantzitsuak izateaz gain, goraipatzekoak dira ere emakumeek asmakizunak aurrera eramateko jasan behar izan zituzten baldintza ezkorrengatik. Helburua ikasleek emakumezko zientzialariak identifikatzea da era positibo batean bere ikasketak hobetu eta beren bokazioak areagotuz. Izan ere, horrelako erakusketek emakumezko eta gizonezko gaitasun berdinak dituztela ulertzen laguntzen dute eta nesken autoestimua indartzen da. Erakusketan emakume asmatzaileen biografiak ere irakur daitezke, horrela, asmakizunen testuinguru sozialaz jabetzen ahalbidetzen dugu.

Info gehiago: http://www.zientziariso.org/