2 Ikaskuntza

Gizonen eta emakumeen arteko berdintasunari dagokion kontuetan orientazioa emateko arduradunen prestakuntza indartzeko premia, eta baita 4.0arekin lotutako lanbide eta ekintzei dagozkien kontuetan ere.

Prestakuntza-zentroek, eskubide eta aukera berdintasunarekiko gazteak hezteko eta sentsibilizatzeko betebeharra dute. Hori dela eta, berdintasunean oinarritutako bizikidetza, balioen bidezko hezkuntza, giza eskubideak, genero rolen azterketa eta abar transmititzeko funtsezko eragile bihurtzen dira.

Zentroetan, orientazioko arduradunak funtsezko atala dira ere balio horiek haien jardueran transferitzeko eta  erabakien alde egiteko, emakumeekiko eta gizonekiko gizartean dauden estereotipoak saihestuz. Horretarako, ezinbestekoa da orientazioko langileen lanbide-gaitasunak etengabe osatu eta garatzea gai horretan. Hala ere, parte hartu duten zentroetatik soilik 18 zentroetan (%62) orientazio-lanak burutzen dituzten langileek jaso dute berdintasunarekin lotutako prestakuntza.

Gizon eta emakumeen aukera berdintasunarekin lotutako prestakuntza

Zentroetako langileek 4.0arekin lotutako jarduerei eta lanbideei buruzko prestakuntza jasotzea izango da datozen urteetako erronka. Parte hartu duten zentroetatik soilik 12ek (%41,4) 4.0 edukietan prestatutako langileak dituzte.

4.0arekin lotutako jarduera-sektore eta espezialitateetan prestakuntza

Parte hartu duten zentroek, erantzun beharreko hainbat premia aipatu dituzte:

  • 4.0 lanbide-profilek burutzen dituzten jarduerak eta lanbideak sakonago ezagutzeko premia.
  • Emakumeek ordezkaritza txikiegia duten sektoreei buruzko orientazio espezifikora bideratutako metodologia eta praktika berriak ezagutzen jarraitzeko premia, eta zehazki 4.0 eremuko sektore/jarduera hauetan.
  • 4.0 jardueratan lan egiten duten emakume profesionalak ezagutzeko premia, beraien esperientziak zentrotan parteka ditzaten (17 zentroek beharrezkoa dela azpimarratu dute).
  • Erantzukizuneko karguak dituzten emakumeak dituzten eta Euskadin aitzindariak diren 4.0 enpresak ezagutzeko eta haiekin elkarlanean jarraitzeko premia (16 zentro).