Helburua

Zientzia eta teknologia eremuetan jardun diren eta egun diharduten emakumeek egindakoa erakutsi nahi duen blog digitala. Hemen, biografiak, elkarrizketak, ekitaldiak, jardunaldiak, urteurrenak eta gertakari nabarmen guztiak aurkitu daitezke. Emakume horiek egon direla edo daudela, haien lana eta lan hori garatu duten edo garatzen ari diren egoerak ezagutaraztea da “Mujeres con Ciencia” blogaren helburua.

Partaidetza

“Mujeres con ciencia” blogaren edizioa Marta Macho Stadleren ardurapean dago (Zientzia eta Teknologia Fakultatea, UPV/EHU) eta egilea Juan Ignacio Pérez da, Fisiologian Katedraduna eta Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedraren koordinatzailea.

Info gehiago: https://mujeresconciencia.com/