Gaur egun zentroak ezartzen dituen praktika eta metodologia desberdinen artean, gazteak 4.0 jardueretara gerturatzeko inpaktu handiena izan ditzakena zein den galdetu da.

Zentroaren eta 4.0 ekoizle ehunaren harremana

  • Zentro desberdinek aipatzen duten ikasleek 4.0 enpresetara egindako bisiten egokitasuna .
  • Industria enpresetan emakumeen presentzia ikusaraztea eskolara ekarriz.
  • Orientazio sailak enpresekin antolatzen dituen hizketaldi eta topaketak.

Metodologia eta ikuspegiak

  • Erronketan oinarritutako metodologia kooperatiboa. ETHAZI metodologiaren ezarketaren inpaktu positiboa, honek, erronken bidez ikasketa prozesua garatzea baimentzen du, horrela eremu honetako lanei buruzko aurreiritziak aldatzea baimenduz.
  • Zentroan garatzen ari den berdintasun planarekin lagunduz, eguneroko jarraipen, prestakuntza eta metodologia.
  • Praktika onak eta beste esperientziak partekatuz eta erakutsiz
  • Emakumeak ere ardura postuetan daudela erakutsi (zuzendaritza…)
  • Emakumeek, jasotako bisitetan, ate irekietan, arratsaldeetako ikastaroetan, etab. Lehentasuna dute.

Heziketa zikloen arteko konexioa

  • Lanbide heziketa eta bigarren hezkuntza zentroen arteko lotura. Tailerrean edo LH zentroan ikasgai baten bidez praktikak eginez
  • Emakumezko ikasleak prestakuntza hibridoetan sartuz (ehungintza eta modako ikasleak, 4.0 ekonomia eta web ikaskaroetan sartuz, adibidez).
  • Zentroetako ikasleek 4.0 industriarekin harremana duten ziklotara bisita (bai batxiler edo besteren bat).
  • Ikasleak, eskaintza, tailerrak, lan eremuak, ekipamenduak, lana… ikusten du.