Helburu orokorra

Euskadin lanbide-orientazioan aurrera eramaten ari diren estrategiak diagnostikatzea eta indartzea, emakumeengan bokazio zientifiko-teknologikoa sustatzeko xede duten 4.0 prestakuntza eta enpleguak ardatz hartuz.

Helburu zehatzak

  • Emakumeak bokazio/heziketa zientifiko-teknologikoetarantz bideratzeko 4.0 orientazioari buruzko aurrerapenak identifikatu.
  • Eskuratutako emaitzengatik, ikuspuntuagatik, bere sormenagatik, etab. beste heziketa eta orientazio zentro edo entitateentzako erreferente gisa balio dezaketen esperientzia eta ekimenak (praktika onak) aukeratu.
  • 4.0 enpleguei eta heziketei buruz orientatzaileen ezaguera (eta prestaketa) diagnostikatu, ikuspegi ez sexistatik. 
  • 4.0 enpleguetara zuzendutako, orientazio ez sexistaren partekatutako ikuspegia eratu.
  • Gaur egun Euskadin 4.0 enplegutan lanean ari diren emakumeen izan duten orientazio profesionalen esperientziak ezagutu (eta hauetatik ikasi).
  • Euskadiko hezkuntza zentroen eta Lanbide Heziketa zentroen artean esperientzia praktikotik lortutako ikasketa eta ekarpenak zabaldu.