4. Ikaskuntza
Lanbide Heziketa zentrotan eskaintzen den aholkularitza lana indartu, beste gune batzuetan eta orientazio arduradunen osagarria izan daitezkeen beste eragile batzuekin elkarlanean lan eginez..
Mª Luisa Rodríguezek dioenez, “Lanbide-orientazio eta informazioa argi bereizitako bi eremu handitan eskaini daiteke; hezkuntza sisteman eta hezkuntza sistematik kanpo. Hala ere, mundu guztia ados dago, trantsizio aldiak une erabakigarriak eta funtsezko atalak direla orientazio-eskuhartzeen jarraipen eta mantenurako. Horregatik, oso kontuan izan behar dugu nola orientatu eta informatu behar den trantsizio aldietan: eskola/eskola, eskola/lana, lana/lana”[1].
Trantsizio aldi hauen garrantzia kontuan hartuta, beharrezkoa da orientazio zerbitzuei laguntzeko eta osatzeko beste eragile batzuen lana indartzea, emakume gazteei ematen zaien aholkularitza hobetzeko eta 4.0 jardueratan haien presentzia areagotzeko helburua bete dadin.
- Enpresen eta gizarte-eragileen inplikazio handiagoa. Enpresek eta gizarte-eragileek emakumeen presentzia 4.0 jardueretan sustatzeko rol nabarmenagoa eta konpromiso sendoagoa izan behar dutela uste dute zentro gehienek, are gehiago datozen urteetan lan merkatuak lanpostu hauek betetzeko kualifikazio zehatza duten profesionalak beharko dituelako. Horrela adierazi dute parte hartu duten 10 zentroetatik 8k. Neurri txikiagoan bada ere (%31), produkzio-ehuneko beste hainbat eragileren inplikazio handiagoa behar dela aipatu da ere, adibidez, garapen-agentziak, Merkataritza bazkundeak, etab.
- Hezkuntza-testuinguruan eta haurtzarotik hasita, berdintasunezko aldez aurretiko orientazio zabalagoa eta hobeagoa (irakasleen eskutik). Hezkuntza eremuan, haurtzarotik eta prestakuntzako lehenengo urtetatik ematen den orientazioa areagotzeko eta hobetzeko premiak adostasun maila nabarmena biltzen du. Eta beharrezkotzat jotzen da baita, irakasleek adin txikienei emakume eta gizonen arteko berdintasunezko balioak hasieratik irakatsi behar dizkietela ere. Parte hartu duten zentroetatik 22k uste dute hasierako espazio hauek funtsezkoak direla berdintasunaren ezarpenerako.
- Gazteentzat erreferentzia diren pertsonen eta komunikabideen inplikazio handiagoa. Interesgarria da zentroek egiten duten gogoeta komunikabideek eta gazteentzat erreferentziakoak diren pertsonek orientazioan izan behar duten inplikazioari buruz, eta baita egun estereotipatuak eta maskulinizatuak dauden jardueretan emakumeak duen presentziari buruz ere; zentroen %60ren ustez, inplikazio hori funtsezkoa eta beharrezkoa da.
[1] “Pautas para reducir los estereotipos sexistas en orientación profesional”. Dra. María Luisa Rodríguez Moreno. Catedrática de Orientación Profesional. Facultad de Pedagogía, Universidad de Barcelona. IV jornadas de orientación profesional. Centro de Tecnologías Avanzadas del Gobierno de Aragón, 23 y 24 de noviembre de 2004. http://web.educastur.princast.es/proyectos/coeduca/wp-content/uploads/2006/08/pautas.pdf
