
Helburua
IKTen eremuan neskei euren aukerei buruz informatzea, konfiantza indartzea eta Teknologian bide bat hastera animatzea. Halaber, gazteen etorkizuneko aukeretan potentzialean berdintasuna sustatzeko pentsamolde aldaketa sustatzea. Beste hitz batzuetan, elkartea, genero berdintasunarekin erabat konprometituta dago.
Ekintzak
- Lehen, bigarren mailako eta batxilergoko haur eta gazteekin, Learning by doing filosofian oinarritutako ekintzak antolatzen dituzte. Hauek, teknologiaren eta berrikuntzaren ezarpen erreala jakinaraztera zuzenduta daude..
- Hizketaldi eta eta interaktiboak diren talde dinamiken bidez, ingeniaritzaren alderdi dibertigarria erakusten diete eta teknologia ikasleei gerturatzen diete.
- Young IT Girls-ek adin desberdinentzako helburu eta ekintza programak ditu. Euren esperientziak partekatzen dituzten hizketaldiak eta IKT Ingeniariaren munduan bizipen ekintza dibertigarriak barne.
Elkarte hau, Espainia osoko gazte zientzialari eta ingeniariz osatua da, eta eskoletan eta institutuetan antolatzen dituzten ekintzen bidez, euren esperientzia eta zientzia-teknologia berritzaileagatik duten pasio gazteekin partekatzea erabaki dute.
Info gehiago: http://www.youngitgirls.org
