Elena Urkia
Ikerketa saileko proiektu arduraguna
Gaur egun zein lanbide duzu, eta zenbat denbora daramazu postu horretan?
- Gaur egun, makina-erremintarekin harremana duen ikerketa 4.0 proiektuan nagusi naiz, eta 3 urte daramatzat postu honetan.
Nola iritsi zien gaur egun lanean ari zaren sektore horretara? Nolako izan da zure aurreko ibilbide profesionala?
- Lehenengo, Ikerlan enpresan I+G eremuan ingeniari gisa lanean egon nintzen. Gero 5 urtetan, makina erramintako sektoreko enpresa desberdinetan lanean egon nitzen lanean, eta azkenik Ideko-IK4, hasieran enpresa eremuan eta gero ikerketan.
Zer oztopo gainditu behar izan dituzu ibilbide profesional horretan? Oztopo horietako bat emakume izateagatik izan dela uste duzu?
- Ez dut uste, momentuan nagoen lekura iristeko oztoporik gainditu behar izan dudanik, baina egia da, enpresa eremutik ikerketara aldatzeko arrazoietako bat izan zela, lehenengo honetan dedikazio handia dagoelako, bidaiak, lan orduak.. eta nire senarrak asko bidaiatzen duenez, gure kontziliazio egoera hobetzeko aukera iruditu zitzaidan.

Ingenieritza | Industria Antolakuntzan
