Naiara Peña
Talde arduraduna
Gaur egun zein lanbide duzu, eta zenbat denbora daramazu postu horretan?
- Gaur egun analista programatzailea naiz, eta 5 gizon eta emakumek osatutako diziplina anitzeko talde bat zuzentzen dut. Portu honetan 5 urte daramatzat, baina enpresan 13.
Nola iritsi zien gaur egun lanean ari zaren sektore horretara? Nolako izan da zure aurreko ibilbide profesionala?
- Enpresa honetan, ikasketak amaitzen nengoela hasi nintzen, eta nire jarduera profesionala bertan garatu dut. Lana egunkariko iragarki bati erantzunez lortu nuen, eta bi elkarrizketa gainditu eta gero, kontratatu ninduten. Beste lankide batzuekin osatutako lan talde batean analista programatzaile moduan hasi nintzen, eta taldeko arduraduna zen pertsonak enpresa utzi zuenean, niri eskaini zidaten, eta baietza eman nien.

