Unibertsitateko emakumeen presentzia handiagoa eta aurreko urteari dagokionez gehikuntza handiagoa

2017an irakaskuntza unibertsitarioan 35.460 emakume eta 30.826 gizonezko matrikulatu dira. Aurreko urteari begira (229 emakume gehiago), ikasketa unibertsitarioak egiten dituzten emakumeen kasuan hazkunde arin bat eta gizonezkoen kopuruaren murrizketa (-773) antzematen da.

Unibertsitate ikasketetan matrikulazioak Euskadin. 2017 Ikasturtea
Matrikulazioak guztira | 66.286

Osasungintzako zaintzek, emakume gehien dituzten graduak

Matrikulatutako emakume proportzio handiena duten graduek, emakumeei esleitzen zaizkien genero estereotipo eta rolekin lotura handia dute, adibidez, haur hezkuntza, osasun ardurak, hizkuntzak, kultura

%75 emakume baino gehiago dituzten graduak. EAE 2016/2017 ikasturtea 

Graduak (%) emakumeak
Haur Hezkuntza 89,4
Hizkuntza modernoak eta kudeaketa 83,7
Erizaintza 83,0
Itzulpengintza eta Interpretazioa 80,2
Pedagogia 79,7
Ingeles Ikasketak 79,1
Kultura Ondareen Kontserbazio eta Zaharberritzea 78,5
Gizarte langintza 77,1
Psikologia 77,0
Gizarte Hezkuntza 76,3
Ingeles Ikasketak: Hizkuntza,
Literatura eta Kultura
76,3
Kriminologia 76,2
Hizkuntza Modernoak 76,2
Giza Nutrizioko eta Dietetika 75,3
Iturria: EUSTAT. Unibertsitatearen estatistika

Elektrizitatea eta elektronika, Ingeniaritza eta Informatika, gazteen lehentasunak

Matrikulatutako gizonezko gehien dituzten graduak, tradizionalki lotzen zaizkien jarduerekin lotzen dira: Elektrizitate eta elektronika, ingeniaritza desberdinak… eta baita Informatika eta Telekomunikazioak. Tradizio txikiagoko graduak eta emakumeek oso era minoritarioan parte hartzen duten etorkizuneko itxaropen garrantzitsua dutenak.

Matrikulatutako gizonezkoak %75ª baino gehiago diren graduak. EAE 2016/2017 Ikasturtea

Graduak (%) Gizonak
Prozesuan eta Produktuen Berrikuntzan Ingeniaritza 90,1
Elektronika industrialeko eta automatikoko ingeniaritza 90,0
Industria ingeniaritza elektronikoa 89,3
Itsas ingeniaritza 88,1
Informatika ingeniaritza 87,7
Telekomunikazioetako Ingeniaritza 86,0
Elektronika industrialeko eta automatikoko ingeniaritza 84,3
Informatika ingeniaritza 84,2
Ingeniaritza mekanikoa 84,0
Kudeaketa eta Informazio Sistemak Ingeniaritza
Informatikoa
83,7
Filosofia, Politika eta Ekonomia 82,6
Ingeniaritza nautikoa eta itsas garraioa 82,2
Energia Ingeniaritza 82,1
Ingeniaritza elektrikoa 81,0
Ingeniaritza elektronikoa 78,0
Industria teknologien Ingeniaritza 77,8
Industria-prozesuetako ekoteknologiako ingeniaritza 76,9
Geografia eta Historia 76,0
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak 75,9
Telekomunikazio ingeniaritza teknikoa 75,2
Iturria: EUSTAT. Unibertsitatearen estatistika