Helburua

Euskal Herriko Unibertsitateko Ikasleentzako Argibide Zerbitzuetako programa da, bigarren hezkuntzako orientatzaileei zuzendutako orientazio-jardunaldia eskaintzen diena, ondorengo edukiekin: sarbideari buruzko alderdi garrantzitsuenak, jakintza arloak, graduak, irteera profesionalak eta ikasleak orientatzeko informazio hori guztia non aurkitu; hori guztia estereotipoekin apurtzeko ikuspegi batetik. Partaidetza aktiboan oinarritzen da, non kasu praktikoak konpondu eta estereotipoak hautsiko baitituzte orientatzaileek. Baita, unibertsitateko eta unibertsitate aurreko irakasle eta orientatzaileekin elkarreragiteko gunea eskaintzen du.

Partaidetza

EHUko kanpus bakoitzean jardunaldi bat egiten da, eta bertan bigarren hezkuntzako orientatzaileek eta 3 kanpusetan eskaintzen diren gradu desberdinetako irakasleek hartzen dute parte.

Info gehiago: https://www.ehu.eus/eu/web/sou/orientatu