Helburua

INSPIRA STEAM nesken bokazio zientifiko eta teknologikoa bultzatzeko Euskadiko proiektu berritzaile bat da, sentsibilizazio- eta orientazio-ekintzetan oinarritzen dena. Ikerketaren, zientziaren eta teknologiaren alorreko zenbait emakume profesionalek gidatzen dituzte jarduerok. Lehen aldia da taldeko mentoring-aren teknika erabiliko dena lehen hezkuntzako ikasleen artean STEAMak sustatzeko proiektu batean.

Partaidetza

Proiektuaren bigarren edizioan, 104 emakumezkok hartuko dute parte, beren borondatez, aholkulari gisa. Guztiak ere zientzialariak eta teknologoak dira, eta hainbat arlotan ari dira lanean: hezkuntzan, enpresan, ikerketan, kudeaketan eta abar.

EAE osoko 44 ikastetxetako 1.000 neska baino gehiago hartuko dute parte zazpi lan saiotan, eta askotariko gaiak landuko dituzte, besteak beste, inguruan ditugun estereotipoak, lana edota historian emakumeek eta zientziak izan duten lotura.

Laguntza eta kolaborazioak

Deustuko Unibertsitateak sustatzen du INSPIRA STEAM proiektua, Innobasqueren lankidetzarekin eta hiru Foru Aldundien laguntza du: Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba

Proiektuaren gakoak:

  • Hurbileko emakumezko teknologoen erreferente berriak eman nahi ditugu.
  • Neska-mutilek STEAM lanbideen berri izatea.
  • Herrialdearen garapena gizonezkoen eta emakumezkoen artean lortu beharraz kontzientziatzea.
  • Teknologiako ikasketen inguruan sentsibilizatzea eta haietara bideratzea.
  • Emakumezko teknologoak ikusgai bihurtzea eta haiei balioa ematea.
  • Gizartean dauden estereotipoak ezagutaraztea, ikasketak aukeratzeko unean eraginik izan ez dezaten.

Info gehiago: http://inspirasteam.net