1. Ikaskuntza

STEM ikasketetan emakumeen partaidetzan, errendimendua eta aurrera egitean eragina duten faktoreei buruz gogoeta egitea.

UNESKOko ikerketa berriek, STEM karrera eta ikasketetan emakume eta nesken aurrera egitean eta partaidetzan eragina duten faktore desberdinak identifikatzen dituzte. Faktore hauek 4 maila desberdinetan egituratzen dira. Hain zuzen ere, horietako bat eskolakoa da. Eskola eremuaren barruan ondorengo alderdiekin lotzen diren faktoreak identifikatzen dira:

Irakasleen profilak Irakasleen itxaropenak, sinesmenak eta esperientzia     Ikasketa Plana
  Ikaskuntza-baliabide eta materialak   Irakasleen estrategiak eta irakasle – ikasleen arteko interakzioak   Ebaluazio-praktikak
  Eskola eremua

Neskek eta emakumeek STEM hezkuntzarekiko duten interesa eta konpromisoa areagotzeko ondorengo eskuhartzeak proposatzen ditu UNESCOk:

  • Erronkak sistema mailan hobetu
  • Bi sexuetako irakasleak izan
  • Irakasleen gaitasunak garatu
  • Irakaskuntza-praktikak indartu
  • Segurua eta inklusiboa den ikaskuntza giroa sustatu
  • Ikaskuntza eskolaren mugaz haratago landu
  • STEM ikasketa Planak indartu
  • Ikaskuntza-materialetan genero-joera ezabatu
  • Genero ikuspegia duen lanbide-orientazioa eskuratzeko erraztasunak eman
  • Neskak mentoring aukerekin lotu
  • Eskolatze- eta ikerketa-bekak eskuratzeko aukerak areagotu

STEM espezialitateetan emakume gazteen partaidetza laguntzea eta sustatzea ahalbidetzen duten estrategiak hobetzeko eta hori guztiari buruz gogoeta egiten jarraitzeko erreferentzia gisa balio behar diete faktore eta eskuhartze horiek Lanbide Heziketako zentroei.

Hala ere, hezkuntza-mailaren osagarriak diren beste 3 maila hartu behar dira kontuan:

  • Banako maila: Trebetasunei, gaitasunei eta banako portaerari eragin diezaieketen faktore biologikoak, hala nola: , garun-egitura eta funtzionamendua, hormonak, genetika eta ezaugarri kognitiboak, gaitasun espazialak eta hizkuntza-gaitasunak, besteak beste. Faktore psikologikoak kontuan hartzen ditu ere, eraginkortasun pertsonala, interesa eta motibazioa barnean hartuz.
  • Familia eta berdinekoen maila: Gurasoen sinismen eta itxaropenak, hezkuntza-maila eta maila sozioekonomikoa eta beste familiako faktoreak, eta baita berdinekoen eraginak ere.
  • Gizarte maila: Genero-berdintasunarekin eta komunikabideetako estereotipoekin lotutako gizarte- eta kultura-arauak.

Informazio gehiago

“Descifrar el código: la educación de las niñas y las mujeres en ciencias, tecnología, ingeniería y matemáticas (STEM)”. https://unesdoc.unesco.org/ark:/48223/pf0000366649